Banda Zabalari buruzko lan saioak egin dituzte Nafarroako Mendialdean

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 7a, 07:05
Ilunberrin egindako lan saioa. Leitzan ere egin dute.

Ilunberrin eta Leitzan egin dituzte

Cederna Garalur, NASERTIC enpresa publikoarekin elkarlanean, bi lan saio antolatu ditu Ilunberrin eta Leitzan, udal eta enpresei Nafarroako Banda Zabalaren 2016ko Plana azaltzeko.  Saio hauetan Planari dagozkion xede, eragileen zerenda eta inbertsio ereduak azaldu dira.   

 

NASERTIC Generazio Berriko Banda Zabaleren Plana diseinatzen ari da Nafarroarako.  Helburua hiritarrak, Nafarroako Gobernuaren zentroak eta industrialdeak gutxienez segunduko 30 Mko sareaz elkarlotzea da. Honetaz gain, jardunaldi hauetan sare berriak zabaltzeko proposamenak, inbertsio ereduak, finantza bideak eta tokiko erakundeekin elkarlanean aritzeko esparrua posibleak aztertu eta azaldu dira.

Tokiko erakundeen eta Cederna Garalur Bezalako erakundeen ekarpenekin NASERTICek abuztu amaierarako plan berriaren zirriborroa idazteko asmoa du. 

Europar Batasunaren 2020 Agendaren arabera, 2020. urtean Europako populazioaren %100-ak interneterako segunduko 30Mko sarbidea eduki beharko luke eskura, eta %50ak segunduko 100Mkoa. Helburu horri lortzeko beharrezkoa da Nafarroako Gobernuaren, tokiko erakundeen, Cederna Garalurren eta telekomunikaziooperadoreen arteko elkarlana.  Nafarroako Mendialdean zulo digitala ekiditea da asmoa, populazioaren %92a 1.000 biztanle baino gutxiagoko lekuetan bizi dela kontuan hartuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun