Herri kirolak ere tokia izanen du Iruñeko Sanferminetan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko uzt. 6a, 09:04
Berako Amaia Garcia eta Nerea Sorondo Nafarroako arpana txapelaren bila ariko dira ortziralean Iruñean.

Nafarroako hainbat txapelketa erabakiko dira eguerdiro Foruen Plazan eginen diren saioetan

Urtero bezala, Iruñeako Udalak antolatuta, uztailaren 8tik 14ra San Fermin Herri Kirol Jaialdiak eginen dira Iruñeako Foruen Plazan, eguerdiko 12:00etan. Ohikoa denez, Nafarroako hainbat txapelketa ere jokatuko dira.

 

UZTAILAK 8, ORTZIRALA

Nafarroako I. Mailako Arpana Txapelketa

Parte hartzaileak:

- Julen Kañamares (Arostegi) eta Mikel Eugi (Beunza)

- Josetxo eta Iñaki Barberena (Iraizoz)

- Xabier Urrutia (Arraiotz) eta Daniel Saldias (Arraiotz)

- Oier eta Imanol Kañamares (Arostegi)

- Adrian Berruezo (Ibero) eta Alberto Oteiza (Larrageta)

Egin beharreko lana: Etzanda jarritako kanaerdiko enborrari 14 epai eta zutik jarritako kanaerdikoari 4 epai.

 

Nafarroako Emakumezkoen Arpana Txapelketa

Parte hartzaileak:

- Itziar Nuñez eta Ana Lopez (Lezaun)

- Ainhoa eta Ana Iraizoz (Elso)

- Itxaso Onsalo (Areso) eta Leire Astiazaran (Amasa)

- Nerea Sorondo eta Amaia Garcia (Bera)

- Jone Hualde eta June Etxeberria (Txantrea)

Egin beharreko lana: Etzanda jarritako 45 ontzako enborrari 10 epai.

Aizkora erakustaldia

Parte hartzaileak: Juan Jose Lopez (Lezaun) eta Jon Rekondo (Leitza)

 

UZTAILAK 9, LARUNBATA

Nafarroako Harrijasotze Txapelketa

Parte hartzaileak: Josetxo Urrutia (Leitza), Albaro Zugarrondo (Iruña) eta Jon Irañeta (Irurtzun)

Egin beharreko lana: Hiru harri desberdinekin bi minutuko txandak (125 kiloko zilindroa, 112,5 kiloko kubikoa eta 100 kiloko bola)

 

Nafarroako Emakumezkoen Txinga Txapelketa

Parte hartzaileak: Xanta Sousa (Lesaka), Leire Ugarte (Bera), Edurne Gonzalez (Iruña), Eider Lopez (Iruña)

Egin beharreko lana: Esku banatan 25 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien egin (plaza=28m).

Nafarroako Lasto Altxatze Txapelketa

Parte hartzaileak: Iñigo Goienetxe (Amaiur) eta Lander Landiribar (Amaiur)

Egin beharreko lana: 45 kiloko lasto fardoa ahalik eta gehien altxatu 2 minutuz. Polea 7 metrotara jarria.

 

UZTAILAK 10, IGANDEA

Nafarroako Bikotekako Aizkora Txapelketa

Parte hartzaileak:

- Iker Vicente eta Julen Kañamares

- Juan Jose Lopez eta Jon Rekondo

- Ruben Saralegi eta Donato Larretxea

Bikote bakoitzak moztu beharreko enborrak: Sei kanaerdiko eta sei 60 ontzako

Nafarroako Gurdi Altxatze Txapelketa

Parte hartzaileak: Josetxo Urrutia (Leitza), Albaro Zugarrondo (Iruña), Alejandro Fernandez (Iruña), ....

Egin beharreko lana: Atzeko aldetik hartuz eta gurpilek lurra jo gabe, orgari ahalik eta bira gehien

eman behar zaizkio. Gurtaga lurreko puntu jakin batean izango du lotua orgak.

Harrijasotze erakustaldia (Inaxio Perurena)

 

UZTAILAK 11, ASTELEHENA

Nafarroako III. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa

Parte hartzaileak: Patxi Mindegia (Zubieta), Jon Telletxea (Beintza Labaien), Jesus Etxeberria (Beintza Labaien), Koldo Garcia (Uharte), Moises Gogorza (Ezkurra), Iosu Agirre (Arbizu), Joan Flores (Arbizu), Iosu Jaka (Etxarri Aranatz), Eneko Pagola (Anoz), Jacinto Etxekonanea (Beintza Labaien), Iker Gorriti (Uharte Arakil), Marc Duch (Irurita), Xuban Kañamares (Arostegi)

Moztu beharreko enborrak: Bi kanaerdiko

Nafarroako Kadete Mailako Arpana Txapelketa

Parte hartzaileak:

- Unai Aleman eta Xabier Mitxelena (Basaburua-Baztan)

- Antton Irigoien eta Iker Aleman (Basaburua-Baztan)

- Pablo Dorregarai eta Imanol Etulain (Basaburua-Baztan)

- Mattin Petriati eta Ander Lakuntza (Andra Mari)

- Irati Igoa eta Axular Jaca (Andra Mari)

- Jon Araburu eta Unai Irigoien (Iñigo Aritza)?

- Josu Elizalde eta Joanes Rekalde (Iñigo Aritza)

Egin beharreko lana: Etzanda jarritako metroko enborrari 10 epai.

Proba konbinatu erakustaldia (kimuak)

Parte hartzaileak: Andra Mari, Araxes, Basaburua eta Artzanegi.

 

UZTAILAK 12, ASTEARTEA

Nafarroako Gizonezkoen Ingude Altxatze Txapelketa

Parte hartzaileak: Josetxo Urrutia (Leitza), Imanol Martin (Berriozar), Albaro Zugarrondo (Iruña), Alejandro Fernandez (Iruña), Iñaki Ibero (Irurtzun), Jon Irañeta (Irurtzun) eta Angel Albarran (Guadalajara)

Egin beharreko lana: 18 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien eman minutu t’erdiz.

 

Nafarroako Emakumezkoen Ingude Altxatze Txapelketa

Parte hartzaileak: Maika Ariztegi (Ituren), Irune Izkue (Beintza Labaien), Edurne Gonzalez (Iruña), Eider Lopez (Iruña).

Egin beharreko lana: 9 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien eman mintutu t’erdiz.

 

XVIII. San Fermin Motozerra Txapelketa

Parte hartzaileak: Alayn Salvador (Burgi), Mikel Lasarte (Azpiroz), Peio Kañamares (Arostegi), Juan Asin (Peralta).

Egin beharreko probak: 20 minutuko bi txanda (txanda bakoitzean irudi bat egin beharko dute).

Harrijasotze erakustaldia (Aimar Irigoien)

 

UZTAILAK 13, ASTEAZKENA

Kañamares anaien erakustaldia (Zerratokia eta aitzurrarekin egurra moztea)

Emakumezkoen aizkora erakustaldia bikoteka

Parte hartzaileak:

- Maika Ariztegi (Ituren) eta Irune Izkue (Beintza Labaien)

- Itxaso Onsalo (Areso) eta Nerea Sorondo (Bera)

- Alazne Etxaburua (Tolosa) eta Leire Astiazaran (Amasa)

Egin beharreko lana: Bikote bakoitzak 45 ontzako lau enbor moztu.

San Fermin Sokatira Torneo Mistoa 4x4

Parte hartzaileak: Berriozar “a”, Berriozar “b”, Txantrea, Kaskallueta

Talde bakoitzaren gehienezko pisua: 280 Kilo

 

UZTAILAK 14, ORTZEGUNA

Nafarroako Gizonezkoen TxingaTxapelketa

Parte hartzaileak: Miguel Angel Sukuntza (Leitza), Albaro Zugarrondo (Iruña), Alejandro Fernandez (Iruña), Iñaki Ibero (Irurtzun), Jon Irañeta (Irurtzun).

Egin beharreko lana: Esku banatan 50 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien egin (plaza=28m).

Motozerra erakustaldia

Parte hartzailea: Mikel Lasarte

Egin beharreko lana: Motozerrarekin egurrezko irudiak.

Lasto Altxatze eta Lasto Botatze erakustaldia (Jon Lapazaran)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun