Gurean dira Saharako 30 neska-mutiko udapasa

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 27a, 10:33
Larunbatean harrera egin zieten Saharaztanen bidez etorritako neska-mutikoei.

Eskualdeko familietan 10 izanen dira eta bertze 20 lehen aldiz Elizondon antolatu den Bakelekuan

Ekainaren 25ean, larunbatean iritsi ziren Saharaztan elkartearen eskutik ume sahararrak gure eskualdera. Aurten 30 neska-mutiko izanen dira gure artean uda pasatzen, 10 bertako familietan eta 20 Elizondoko Lanbide Eskolan antolatu den Bakelekuan. Guztiak Oporrak Bakean egitasmoaren barnean.

Saharaztan elkarteak urteak daramazki saharar herriari bere elkartasuna eta laguntza eskaintzen, eta Oporrak Bakean proiektua izaten da bere egitasmo nagusia. Honi esker, urtero saharar haurrak Baztan-Bidasoko familietara ekartzen dituzte udako bi hilabeteak pasatzera. Bi helburu nagusi ditu Oporrak Bakean egitasmoak: batetik, basamortuko udako egoera latzetik umeak atera eta oporrez gozatzeko aukera eskaintzea eta bertzetik, elikadura osasungarria eta mediku arreta ematea. Aurten, ordea, proiektua sendotu nahi izan dute Bakeleku egitasmoarekin.

Saharaztan eta Eneko Euskal Trenbideetako Langileak Mugarik Gabe elkarteek, ANASen (Saharako Lagunen NafarroakoElkartea) laguntzarekin, gure eskualdean abian paratu duten egitasmoa da Bakeleku Nafarroa. Hala, Oporrak Bakean programako hogei haur saharar Elizondon izanen dira udaleku batean. Elizondoko Lanbide Eskolaren egoitzan izanen dira udaleku horiek.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun