Malerrekako emakumeek irabazi dute Abaltzisketako aizkora apustu berezia

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko eka. 27a, 10:06
Apustu bereziko aizkolariak eta laguntzaileak, bukatu ondotik: Argazkia: ataria.info

Iturengo Maika Ariztegik eta Beintza-Labaiengo Irune Izkuek irabazi diote Iñaki Aierbe ataundarrari

Abaltzisketako besten barrenean, aizkora apustu berezia egin zuten igande eguerdian. Iñaki Aierbe ataundarra esku bakarrarekin, txanda librean aritu ziren Iturengo Maika Ariztegi eta Labaiengo Irune Izkueren kontra aritu zen, lau kanaerdiko zeinek lehenbiziko moztu. Emakumeak garbi nagusitu ziren.

 

Iñaki Aierbe esku bakarrarekin aritu zen, eta Maika Ariztegi eta Irune Izkue bi eskuekin eta txandakatuz. Aierbe hasi zen azkarrago eta lehenengo kanaerdikoa 21 segundo lehenago ebaki zuen. Bigarrengoa beste kontu bat izan zen, Ariztegik eta Izkuek aurre hartu baitzioten, eta pixkana tartea handitu zuten.

Bigarren kanaerdiko horretan bete egin zen Aierbe, eta erritmoa jaitsi egin behar izan zuen. Azkenean, irabazleek lau kanaerdikoak 13 minutu eta 46 segundoko denboran ebaki dituzte eta desafioaren galtzaileak 17 minutu eta 21 segundoko denboran. Ikusmina sortu zuen norgehiagokak, eta jende ugari zegoen bilduta Abaltzisketako plazan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun