Bidasoa-Leitzaldeko basozainen lana bertatik bertara ezagutu du Elizalde kontseilariak

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 21a, 07:22
Isabel Elizalde kontseilaria Bidasoaldeko basozainekin Bertizen.

Abeltzaintza espedienteak kudeatzen dituzten bulegoak ere bisitatu zituen ekainaren 20an

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio departamentuak Elizondon eta Donezteben dituen bulegoak eta Bidasoa-Leitza aldeko basozain hornidura bisitatu zituen ekainaren 20an Isabel Elizalde kontserilariak. Hiruek, abeltzaintza eta oihangintza kudeaketan lan handia egiten dute.

Bidasoa-Leitzaldeko basozain taldeari dagokionez 17 lagunek osatzen dute (14 Bertizko Jaurerrian dagoen bulego nagusian eta 3 Leitzan) eta lur-orotariko hameka ibilgailu erabiltzen dituzte.

Oihangintza arloan, Nafarroa osoan jarduera gehien duen eremuetako bat da (bulegoaren lanaren %56 arlo horri dagokio). Habitatarekin lotutako gaiak lantzen dituzte (bertako faunaren jarraipena eta kanpoko espezio exotikoen kontrola) eta ehiza, arrantza eta ingurumen kalitatearekin lotutako gaiak ere kudeatzen ditu.

Ingurumen Departamentuak Elizondon eta Leitzan dituen erregistro-bulegoei dagokienez, gehien bat abeltzaintzarekin zerikusia duten espedienteak kudeatzen dituzte (lanaren %90 suposatzen duten azienden altak eta bajak, lekualdatzeak, gidak, etab…). Elizondoko bulegoan 5 langile ari dira eta Leitzakoan  7 langile.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun