Doneztebe eta Bera aurrez aurre izanen dira Herriarteko pilota txapelketaren finalerdian

Ttipi-Ttapa 2016ko eka. 7a, 09:40
Berak eta Doneztebek finalerdietarako urratsa eman dute Nafarroako Herriarteko pilota txapelketan.

Doneztebe lehenbizikoa izan da B multzoan eta Bera bigarren A multzoan, Leitza txapelketatik kanpo gelditu den bitartean

Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako lehen faseko hondar jardunaldia jokatu da asteburuan. Honenbertzez, finalerdietako protagonistak erabaki dira. Horietako batean, Bera eta Doneztebe ariko dira aurrez aurre, ekainaren 18-19ko asteburuan Labriten. Eskualdeko bertze ordezkaria, Leitza, kanpoan gelditu da.

 

Zizur Nagusian larunbatean jokatutako lau partidetatik bi irabaztea lortu zuen Berak.

Alebinetan, Berako Unai Lluziak eta Jon Pagolak 18-14 irabazi zieten Zizurko Etxague eta Oroz-i.

Infantiletan, Berako Unax Villameak eta Andoni Telletxeak 6-18 galdu zuten Zizurko Igoa eta Etxagueren kontra.

Jubeniletan, Berako Mikel Eltzaurdiak eta Harri Maritorenak 20-22 galdu zuten Zizurko Roldan eta Barriolaren kontra.

Seniorretan, Berako Iñigo Martinez eta Jon Olaizolak 22-16 irabazi zieten Zizurko Okiñena eta Eskuderori.

Emaitza honekin, A multzoan bigarren izatea lortu du Berak, Iruñaren gibeletik. Hirugarren partida irabazi balu Zizurrek beraiek sailkatu izanen ziren. Eta Ultzamak Leitzaren kontrako lau partidak irabaziz gero ere Ultzamakoak sartuko ziren, baina lehenbizikoa irabazi zuten leitzarrak.

Erran bezala, Leitzak partida bakarra irabazi zuen Ultzaman, baina horri esker lortu zuen Berak finalerdietan sartzea, Ultzama kanpoan utzita. Hain zuzen, alebinetan, Leitzako Aitor Arraras eta Ibai Sagastibeltzak 10-18 irabazi zieten Martikorena eta Sotori.

Infantiletan, Leitzako Eñaut Goikoetxeak eta Eñaut Zubirik 18-5 galdu zuten Igoa eta Etxaguerekin.

Jubeniletan, Hegoi Txoperenak eta Ander Alduntzinek 22-19 galdu zuten Lopez eta Gascuerekin.

Seniorretan, Xabi Jaunarenak eta Bengoetxeak 22-10 galdu zuten Iriarte eta Landiribarrekin.

Lizarran ere, bi partida irabaztea lortu zuen Doneztebek eta honela, B multzoko sailkapen buruan bukatu du, Lizarraren aitzinetik preziski.

Alebinetan, Lizarrako Balerdi eta Otxotorenak 18-17 irabazi zieten Doneztebeko Xuban Illarregi eta Aitor Agestari.

Infantiletan, Lizarrako Berruete eta Pierolak 7-18 galdu zuten Doneztebeko Patxi Loiarte eta Gaizka Agirreren kontra.

Jubeniletan, Lizarrako Azkune eta Ruiz de Larramendik 11-22 galdu zuten Doneztebeko Enaitz Telletxea eta Jon Mariezkurrenaren kontra.

Seniorretan, Lizarrako Plaza eta Nublak 22-10 irabazi zieten Doneztebeko Bakaikoa eta Mindegiari.

Gauzak honela, finalerdietako batean Iruña eta Lizarra ariko dira eta bertzean, Doneztebe eta Bera. Ekainaren 18 eta 19an jokatuko dira finalerdiak Labriten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun