Gure Txokoak irabazi egin du eta orain Federazioak erabakiko du igotzen den edo ez

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 30a, 08:47
Gure Txokoak bere lana egin zuen larunbatean Matzadan eta orain esperatu egin behar.

Ordiziaren kontrako itzulerakoa 3-2 irabazi zuten beratarrek Matzadan

Gure Txokoako futbol talde nagusiak, Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailan laugarren izateko aukera ez zuen alferrik galdu, larunbatean Ordiziari Matzadan irabazita. Beraien lana egin zuten beratarrek eta orain Federazioak erabakiko du igotzen den edo ez, bertze taldeen jautsiera eta igoeren menpe baitago afera. Areto-futbolean eta eskubaloian, ttikien azken partidak ere jokatu dira.

 

FUTBOLA

Gipuzkoako erregionaleko 4. Postua kanporaketa

Gure Txokoa 3 (Jeremias Perez, Alain Morcillo eta Unai Arozena) – Ordizia B 2

 

ARETO FUTBOLA

Nafarroako neska infantilen kopa

CD Xota - Aurrera A

Aurrera B – CD Orvina

 

ESKUBALOIA

Alebin mixtoa

Anaitasuna A 10 - Erreka A 6

Erreka B 8 – Anaitasuna B 8

 

Alebin neskak

Baztango BKT B – BM River Ega

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun