Familiarentzako besta antolatu dute Ibardinen maiatzaren 29an

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 27a, 10:13
Familiarekin ongi pasatzeko moduko igande goiza prestatu dute Ibardinen.

Goizez, haurrendako jokoak, zaldi-paseoak, soinujoleak, zangaluzeak… izanen dira

Ibardingo Merkataritza Elkarteak familientzako besta haundi bat antolatu du maiatzaren 29rako. Egun osoan zehar animazio eta ekintza ugari izanen dira bertan. 

 

Besta eguna goizeko 11:00etan hasiko da gaztelu puzgarri, ume eta helduentzako jokoak eta zaldi-pasealdiekin.

Gainera, 15:00 bitarte animazio musikala izango da Joxe Angel Elizalde soinujolearen eskutik bentako karriketan eta berarekin Bizkarrotzeko zangaluzeak ere joanen dira. Ekintza guztiak doan izango dira.

Azken finean egun on bat pasatzeko aitzakia, izanen da, naturaz gozatu eta Bentetan aurki daitezkeen aukerak aprobetxatuz, baita gastronomia aldetik ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun