Xanta Sousa lesakarrak 50 kiloko txingekin marka ahalegina eginen du

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 27a, 09:47
Xanta Sousa 50 kiloko txingekin lanean, joan den urteko Ramon Latasa sarian.

Maiatzaren 28an Azpeitian, banakako Urrezko Aizkorako finalen jaialdian

Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketaren finalak jokatuko dira maiatzaren 28an, larunbat arratsaldeko 7etatik aitzinera Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan. Jaialdi honen barrenean, gaur egun Euskadiko txapeldun den Xanta Sousa lesakarrak, 50na kiloko txingekin marka ahalegina eginen du.

 

Urrezko Aizkorako finalak

Urrezko mailako aizkolari txapelketari dagokionez, lau aizkolari ariko dira lehian. Jon Rekondo leitzarra izanen da eskualdeko ordezkari bakarra. Berekin batera, azken bortz edizioetan azpitxapeldun izan den Dimako Aitzol Atutxa II, Errezilgo Xabier Orbegozo Arria V eta Beizamako Eneko Otaño ariko dira txapelaren bila.

Gazte mailako finalean azken orduko aldaketak izan dira. 2015ean 19 urtez beheitiko kategorian txapeldun izan zen Julen Larrea III aritzekoa zen, baina hanka hautsi eta ez da finalean izanen. Hortaz, Eneko Saralegi leitzarrak Eloi Kortxero arabarra izanen du arerio. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun