Banketxeekin dituzten zorrak %8,9 murriztu dituzte eskualdeko udalek

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 27a, 09:08

13,1 milioi euro zor dituzte eskualdeko hamabortz udalek

TTIPI-TTAPAren Hego Euskal Herriko eremuan dauden 25 udalerrietatik hamabortzek 13,1 milioi euroko zorrekin itxi zuten 2015a. Hala ikus daiteke Espainiako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Ministerioak berriki argitaratu dituen datuetan. Emandako zenbakiak banketxeetan dauden zorrak dira.

 

Herririk zorpetuenak

Kopuru absolutoei begiratuta, udalerri handi eta jendetsuenak dira zorrik handiena dutenak. Baztanek 5,1 milioi euro, Lesakak 3,8 milioi, Bera eta Leitzak 0,86 eta 0,78 milioi euro, Doneztebek 0,67 milioi…

Alabaina, herri bakoitzak duen zorra biztanle kopuruaren arabera banatuz gero, Zugarramurdi da, diferentzia handiarekin, herririk zorpetuena (2015ean 227 biztanle zituela kontuan hartuz gero, biztanleko 2.132 euroko zorra zuen). Bigarren Lesaka litzateke (1.400 euroko zorra biz­tanleko), hirugarren Areso (881 euro biztanleko…

 

Zorpetze ttikiena

Zor gutien duten herrien artean daude Elgorriaga (123 euro biztanleko), Ituren (165 euro biztanleko), Etxalar (187 euro biztanleko)…

2014tik 2015era ia udal guztiek arindu dute zorra, Elgorriagak izan ezik.  Azkenik, zorrik ez dutenak  Arano, Beintza-Labaien, Bertizarana, Donamaria, Eratsun, Ezkurra, Goizueta, Saldias, Urroz eta Zubieta dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun