Ibilgailu berezia martxan jarri dute Elizondoko Lanbide Eskolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 26a, 09:23
Elizondoko ikasleak martxan jarri zuten ibilgailu bereziarekin.

Prestakuntzako ikasleak Theo Jansen arkitektu holandarraren eskultura kinetikoetan inspiratu dira

Elizondo Lanbide Eskola IIP-ko Prestakuntzako ikasleek (argazkian, ezkerretik eskuinera, Andoni Espelosin, Xuban Larretxea, Aingeru Olabe, Aritz Ibarra eta Nerea Begino) Theo Jansen arkitektu holandarraren eskultura kinetikoetan inspiraturiko ibilgailu bat martxan jarri dute.  

 

Ibilgailu berexi hau pedalei emanez ibiltzen da, hauek bi aldeetara dituzten sei hanka mugitzen dituztelarik, armiarma baten antzerako mugimendua eraginez. Proiektua iaz hasi bazen ere, ia berri-berritik egin behar izan dute lan osoa, ikasleek beraiek theojansenlana.blogspot.com.es blogean kontatzen duten bezala, argazki, bideo eta guzti. Hala, eta denboraz larri-larri ibili baziren ere, makinaren estreinaldia maiatzaren 20an (azken klase egunean) izan zen,... eta ezin erran ikastetxearen inguruan zebiltzenen atentzioa erakarri ez zuenik!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun