Arizkunen eginen da Baztango XXIII. Mendi Itzulia maiatzaren 29an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko mai. 26a, 08:14
31 kilometro luze eta 2.000 metroko desnibela izanen du Baztango Mendi Itzuliak.

31 kilometroko luzera eta 2.000 metroko desnibelarekin

Arizkunek hartuko du Baztango XXIII. Mendi Itzuliaren lekukoa. Heldu den maiatzaren 29an, igandea, egin du hitzordua Baztango Mendigoizaleak elkarteak eta egun horretan biltzen diren mendizaleek 31 kilometroko luzera eta 2.000 metroko desnibela duen ibilaldia egiteko aukera izanen dute.

 

Arizkundik abiatuta Soalarrerako bidea hartuko dute mendizaleek. Gero Iñarbegira jeitsiko dira eta ondotik Istauz, Argañeta eta Urruskan barna ibiliko dira, Berdaitzera jeitsi aitzinetik. Handik Zarkindegira abiatuko dira eta Gerenda eta Agozpeko presatik pasatuta Arrondoko bordara ailegatuko dira. Maulitxera igota, Arizkun alderako bidea hartuko dute maldan beheiti.

 

Izen-ematea

Mendi itzuliaren eguna baino lehen, Internetez izena emateko epea maiatzaren 27an akituko da, eta interesatuek www.mendizmendi.com web orrian egin dezakete zortzi euro ordainduta. Horrez gain, info@baztangomendigoizaleak.org helbidera idatzita edo 680 456867 telefonora deituta ere apunta daiteke. Edo bertzela, egunean berean Arizkunen, 10 euro ordainduta eta 06:15etatik aitzinera.

Ibilbidea 07:00etatik 07:30era abiatuko da. Informazio gehiago: www.baztangomendigoizaleak.org.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun