Txokorik politena eta gazta onena aukeratuko dituzte Zubietan Bestaberri egunean

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 26a, 08:03
Giro polita izaten da arratsaldean ere Zubietako Bestaberri egunean.

Azken urteetan bezala, herriko txoko politenaren lehiaketa eta gazta lehiaketa egingo dituzte maiatzeko azken igandean Zubietan, goizez. Arratsaldean meza izanen da eta jende nahikoa biltzen bada, prozesioa ere bai. Gero, berendua gazta lehiaketara aurkeztutakoekin eta musika herriko musikariekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun