‘Aita deitzen zen gizona’ liburua aurkeztuko dute maiatzaren 27an Elizondon

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko mai. 25a, 11:15
Ortziral arratsaldean eginen dute liburuaren aurkezpena Arizkunenean.

Pello Salaburuk eginen du Joan Errearen liburuaren aurkezpena, Xabi Maia bertsolariaren eta Josephine Etcheverryren laguntzarekin

Joan Erreak idatzitako eta Pello Salaburuk editatutako Aita deitzen zen gizona liburuaren aurkezpena eginen dute maiatzaren 27an Elizondoko Arizkunenean, ortziral arratsaldeko 7:30ean. Liburua, Erratzun bizi den Josephine Etcheverryren ahizpa den Joan Erreak idatzi du. Bere ahizpa Nevadan sortu eta bizi da eta bere aita zenaren biziaren islada ekartzen digu gogora. Liburua Baigorrin eta Bankan aurkeztu eta gero, eta Josephinen nahia kontutan hartuz, Elizondon aurkeztuko da, Pello Salabururen eskutik Xabi Maia bertsolariak ere lagunduko du.

 

Joan Errea

Joan Errea Ameriketan sortu zen, Nevadan, eta han bizi da gaur egun, lanetik jubilatu ondoan. Liburu honetan bere familiaren historia harrigarria biltzen du.

Bankatik Nevadara eta Nevadatik Baztan aldera sar-ateraka ibiltzen den historia harrigarria da hau. Modu goxoan kontatua, amultsuan, maitekorrean: ze bueltak ematen dituen bizitzak Familia baten historia izanik ere,liburuko istorioak unibertsalak dira aldi berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun