Antzerki gaua izanen dute Saran maiatzaren 27an

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 25a, 09:49
Ama´tur taldeak eskainiko du emanaldietako bat ortziral gauean Saran.

Olhaineko dantza gelan bi talde ikusiko dira ortziral gaueko 8:30etik aitzinera

Maiatzaren 27an, ortzirale gauez, Olhain ikastolako euskaraz bizi taldeak antzerki emanaldi bat antolatzen du Olhaineko dantza gelan (lehenagoko zahar etxean, ileapaindegia eta lore dendaren ondoan). Gaueko 8:30ean hasi eta Ama’tur eta Tipul eta Putil antzerki taldeak ikusten ahalko dira. Sartzea 4 eurotan eta haurrentzat urririk izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun