Aurten ere programa aberatsa du Usopop festibalak Saran

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 25a, 09:04
Kanadako Ontario iparraldetik dator Evening Hymns folk-rock taldea.

Maiatzaren 28an Lizarrietako kaskoan kontzertuak eta ikuskizunak eskainiko dituzte

Bere zazpigarren  ediziorako berriz ere Usopop festibalak programa aberatsa proposatzen digu maiatzaren 28rako Saran. Lizarrietako kaskoan Kanadatik etorritako Evening Hymns folk-rock taldea, musika elektonikoa eta bertze soinu, perkusio nahasten dituen Tours-eko Drame krautrock karaibear taldea, Euskal Herriko Amorante herri kantua, folklorea eta elektronika nahasten dituena, eta Europa iparraldetik datorren Fugu Mangu taldea entzuten ahalko dira, azken honek bere pop  erritmo afrikar nahasketarekin giroa berotuko du. 

 

Bertzalde, festibalak ikusgarriei leku bat eskainiko die, eta aurten Bilaka kolektiboaren Negua ikuskizuna emana izanen da. Kontzertuez gain,  egun horrentzat eraikia izanen den usotegi dorre batetik Berut eta Martial Jésus disko jartzaileek musika zabalduko dute. Arratsaldeko 3etatik 7ak arte haurrentzat xoko bat izanen da, leku bat lasaitzeko, eraikitzeko eta gozatzeko, sartzea urririk izanen da 12 urtera arte. Bertze txartelak salgai dira Weezevent web gunean, 9 eurotan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun