Mairu Abesbatzak kontzertua eskainiko du maiatzaren 28an Beran

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 25a, 07:36
Mairu abesbatza 2008ko martxoan sortu zen Zigoitian (Araba).

Kultur Etxean eginen dute Arabako Zigoitiako abeslariek emanaldia larunbat arratsaldeko 8etan hasita

Arabako Zigoitia herriko Mairu abesbatzak kontzertua eskainiko du Berako Kultur Etxean maiatzaren 28an, larunbat arratseko 8etan. Berako Abesbatzak antolatu du emanaldia, Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin.

 

Lehenik Mairu abesbatzak bakarrik kantatuko du: Santu (Elberdin), Illumina faciem tuam (F. Ibañez Irribaria), Pater Noster (Korsakov), A tu lado (Javier Busto), Alma, corazón y vida (Los Panchos), Sombra en los médanos (Rafael Sánchez López), Pasaje (Arr: José Gil Tárrega), Locuras (S. Rodriguez), Maite (Pablo Sorozabal), Boga, boga (Jesús Guridi), Xalbadorren heriotzean (Xabier Lete) eta Mendirik mendi (S. Salaberri) abestuko dute). Ondotik, Berako Abesbatzarekin batera Herri behera (Benito Lertxundi) eta Mendi aldera (Isidro Ansorena eta Jokin Iruretagoiena) kantatuko dute.

 

Mairu abesbatzaz

Mairu Abesbatza 2008ko martxoan sortu zen Zigoitian (Araba). Gaur egun 39 ahots misto ditu eta bere errepertorioa abesti erlijiosoa, latinoamerikarra eta Euskal Herrikoa da. Errepertorio horretan batzuetan gitarra, pianoa eta akordeoia erabiltzen dituzte.

Abesbatzak hainbat jaialdi eta topaketatan parte hartu du: Iruña Oka, Lleida, Valentzia, etab.  baita nazioarte mailan ere: Errusia, Txina, Holanda, Frantzia, etab.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun