3x3 saskibaloi txapelketa antolatu dute maiatzaren 28an Beran

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 24a, 07:34
Bestetan gazte eta helduendako 3x3 txapelketa antolatzen dute Beran. Larunbat honetan 8-12 urte arteko neska-mutikoak ariko dira.

Toki Ona-Bortziriak taldeak 8-12 urte arteko neska-mutikoentzat antolatua, bi kategoriatan banatuko dira partehartzaileak

Saskibaloi denboraldi ofiziala bukatuta, 3x3 aritzeko bi saskibaloi txapelketa antolatzen ari da Toki Ona-Bortziriak taldea. Lehenengoa hurrengo maiatzaren 28an, larunbatean izanen da. 

 

Bortzirietako ikastola eta eskoletatik pasa dira taldekideak entrenamenduak egitera eta gaztetxoak animatzera bertan parte hartzeko.

Larunbateko txapelketan bi kategoria izanen dira, 3 eta 4. mailakoak alde batetik eta 5 eta 6. mailakoak bertzetik. Goizeko 9:30ean hasiko da eta eguerdiko 13:00ak aldera bukatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun