Jardunaldiko lau partidak jokatu dituzte asteburuan laxoa txapelketan

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 24a, 07:28
Bi multzotan lau lehenbiziko postuak argitzen ari dira.

Multzo bakoitzean final laurdenetara sailkatzeko aukera ematen duten lau lehenbiziko postuak argitzen ari dira

Nahiz eta eguraldi nahiko kaxkarra egin eta larunbatan Doneztebeko plaza crossfit eta herri kirolaren arteko desafioarekin okupatuta egon, azkenean laxoa txapelketako zazpigarren jardunaldiko lau partidak jokatu ziren. Sailkapenean, bi multzotan lau lehenbiziko postuak argitzen ari dira.

 

7. JARDUNALDIA

1.MULTZOA:

Arraioz A Rotugrafik – Doneztebe Suma: 9 – 3

Markagailua: 0-1, 6-1, 6-2, 8-2, 8-3, 9-3.

Bengoetxea sakalaria eta Gamio beteranoa izan ziren partidako onenak. Laurnagaraik mina hartu eta Etxandi gazteak ordezkatu zuen. Doneztebarren artean, Juanenak bakarrik erakutsi zuen maila ona.     

Irurita Biek – Doneztebe Avia: 9 – 3

Markagailua: 0-1, 1-1, 1-2, 7-2, 7-3, 9-3.

Doneztebe Aviak, nahiz eta partida ongi hasi, konfidantzarik gabe segitzen du eta ez sailkatzeko arriskuan dago. Irurita, líder sendoa; J. Urtasun, kapitaina.

Atsedena: Doneztebe Titi

 

 

2.MULTZOA:

Doneztebe Apezteguia – Irurita Miguelene: 7 – 9

Markagailua: 0-4, 2-4, 2-5, 3-5, 3-6, 4-6, 4-8, 7-8, 7-9.

Bi aldiz gelditu behar izan zen partida euriarengatik eta azken jokoan lankarra bizia egin zuen. Gaur egungo txapeldunak ohiko maila berreskuratzen ari dira. Apeztegia ezkerra hagitz maila ona erakusten ari da.

Doneztebe The Moment – Oiz Kokoetxea: 9 – 3

Markagailua: 0-2, 8-2, 8-3, 9-3.

Partida hasi baino lehen, Bear Zana plaza idortu behar izan zen, baina azkenean jokatu zen. Hasieran ematen zuen oiztarrek emaitza on bat lortuko zutela, baina doneztebarrak erraz nagusitu ziren.

Atsedena: Arraioz B Sagardia

 

SAILKAPENA

1.MULTZOA

JO/JU

IR/GA

GA/PE

AL/FA

KO/CO

PT.

1. IRURITA BIEK

6

5

1

50

24

15

2. ARRAIOZ ROTUGRAFIK

5

3

    2

37

30

9

3. DONEZTEBE SUMA

6

2

4

36

46

8

4. DONEZTEBE TITI

4

2

2

24

29

5

5. DONEZTEBE AVIA

5

1

4

24

42

2

 

2.MULTZOA

JO/JU

IR/GA

GA/PE

AL/FA

KO/CO

PT.

1. ARRAIOZ SAGARDIA

5

4

1

40

27

10

2. DONEZT. THE MOMENT

5

3

2

36

27

10

3. DONEZTEBE APEZTEGUIA

5

3

2

40

37

9

4. IRURITA MIGUELENE

5

2

3

36

40

6

5. OIZ KOKOETXEA

4

0

4

15

36

1

 

8.JARDUNALDIA

Heldu den asteburuan, zortzigarren jardunaldia jokatuko da.

 

1.MULTZOA:

Doneztebe Suma – Doneztebe Titi, igandean 17:00etan.

Doneztebe Avia – Arraioz A Rotugrafik, larunbatean 17:00etan.

Atsedena: Irurita Biek

2.MULTZOA:

Arraioz B Sagardia - Oiz Kokoetxea , larunbatean 17:00etan.

Doneztebe Apezteguia – Doneztebe The Moment, igandean 11:30ean.

Atsedena: Irurita Miguelene

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun