‘Hain luze, hain labur’ dokumentala aurkeztuko du Lesakako Sarek maiatzaren 28an

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 19a, 08:46
Dokumentala bultzatzeko argazkia atera dute dispertsioa ezagutu duten herritar batzuk.

Harriondoan eginen den estreinaldia bultzatzeko, dispertsioa ezagutu duten herritarrekin argazkia atera dute

Lesakako Sarek prestatutako Hain luze, hain labur dokumentalaren aurkezpena eginen dute maiatzaren 28an, 20:00etan Harriondoa Kultur Etxean. Lesakako preso baten amaren eta herriko preso ohi baten bizipenetan oinarritutako ikusentzunekoa da, dispertsioaren gorditasuna agerian uzten duena.

Dokumentala bultzatzeko eta ezagutzera emateko argazki jendetsua atera zuten maiatzaren 14an Harriondoa Kultur Etxearen kanpoko aldean. “Lannemezan, Jaen, Cordoba, Murtzia, Paris, Carabanchel, Monterroxo, Cuenca, Daroca, Alicante, A Lama… Lesakan dispertsioak 25 urte baditu dagoeneko. Horregatik, herritar aunitz zaretelako dispertsioa ezagutu duzuenak, dokumental honetan zuek parte-hartzea nahi dugu, dispertsioari aurpegia jartzeko, bere estreinaldiari bultzada emateko, denon artean etxera ekarriko ditugulako”, adierazi dute Lesakako Saretik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun