Leitzaldeko Eskolen arteko XVII topaketak egin dituzte Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 17a, 08:53
Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako ikasle eta gurasoak bildu ziren larunbatean Goizuetan.

Goizuetako Xalto eskolak antolatu du aurten Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako eskolen arteko topaketa. Maiatzaren 14an, duela hamazazpi urte hasitako ohiturarekin segiz, laurak elkartu eta egun osoko festa ospatu zuten, jai giroan elkar ezagutuz. 

 

Goizean eskolako frontoian ongi etorria egin eta bioingeneritza taldeak osatu zituzten. Tailerrak eta jolasak egin zituzten guraso, haur eta irakasleentzat. Segidan, trikitilariekin kalejira egin eta eskolan bazkaria izan zuten, paella eta guzti. Bazkalondoan, festarako apropos sortutako ‘Erreka bazterrean’ abestia abestu zuten eta gero jolaserako aukerak ez ziren faltatu. Koxkorrek futbol partidu erraldoia ere jokatu zuten. Berenduarekin indarberritu eta bakoitza bere herrira bueltatu zen.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun