Nafarroako Herriarteko pilota txapelketan bigarren jardunaldia jokatu dute

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 17a, 07:29
Alebinetan, Berako Pagolak eta Lluciak (ezkerrean), bi partidak irabazi dituzte orain arte.

Doneztebek lau partidak irabazi zizkion Barañaini, Berak bi Ultzamari eta Leitzak bakarra Iruñari

Nafarroako Herriarteko 47. Pilota txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu da asteburu honetan. A multzoan Bera eta Leitza dira eskualdeko ordezkariak eta B multzoan Doneztebe. 

 

Bera Ultzamaren kontra aritu zen Larraintzarren eta bina partida irabazi zituzten. Alebinetan, Berako Unai Llucia eta Jon Bagolak 18-11 irabazi zieten Ultzamako Martikorena eta Etxeberriari.; infantiletan, Berako Josetxo Sesék eta Asier Telletxeak 1-18 galdu zuten Ultzamako Oskoz eta Olagueren kontra; jubeniletan, Berako Mikel Eltzaurdiak eta Jonan Fagoagak 11-22 galdu zuten Lopez eta Gaskueren kontra eta seniorretan, Berako Julen Errandoneak eta Jon Olaizolak 22-20 irabazi zieten Iriarte eta Landiribarri. Honela, nahiz bina partida irabazi, 19 tantu gehiago egin zuten ultzamarrek.

Leitza Iruñearen kontra aritu zen Oberenan. Leitzarrek partida bakarra irabazi zuten, alebin mailakoa. Hain zuzen, Aitor Arraras eta Ibai Sagastibeltzak 18-5 iranazo zieten Leiza eta Juanenari. Infantiletan, Leitzako Eñaut Goikoetxeak eta Eñaut Zubirik 4-18 galdu zuten Garcia eta Cuairanen kontra; jubeniletan, Hegoi Txoperenak eta Ander Alduntzinek 6-22 galdu zuten Garcia eta Cordonen kontra eta seniorretan, Xabi Jaunarenak eta Ander Eskuderok 13-22 galdu zuten Ansa eta Larrayaren kontra.

B multzoan, Donezteben Doneztebe eta Barañain izan ziren aurrez aurre eta etxekoek irabazi zituzten lau partidak. Alebinetan, Doneztebeko Ilarregi eta Agestak 18-6 iranazi zieten Migeltorena eta Nazabal-i; infantiletan, Loiarte eta Agirrek 18-10 irabazi zieten Migeltorena eta Ardanaz-i; jubeniletan, Salaberria eta Mariezkurrenak 22-6 irabazi zieten Ayala eta Iridarriri eta seniorretan, Bakaikoa eta Lasak 22-10 irabazi zieten Vizcay eta Senosiain-i.

Heldu den asteburuan, Bera eta Leitza izanen dira aurrez aurre larunbatean 16:30ean Eztegara pilotalekuan eta Doneztebe Larraunen ariko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun