Bartzelonan emakumeek jokatutako esku-pilota torneoan leitzarrak azpitxapeldun

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 10a, 07:34
Ruiz de Larramendi eta Aristorena txapeldunak eta Ainara Zabaleta eta Iera Agirre leitzarrak azpitxapeldun.

Ainara Zabaletak eta Iera Agirrek lehen mailako finala galdu zuten

Apirilaren 25ean Bartzelonan jokatu zen emakumeen esku-pilota torneoan azpi-txapeldun gelditu ziren Leitzako Ainara Zabaleta eta Iera Agirre. Oso txapelketa berezia izan zen lehen aldiz esku-pilotan 52 bat neska aritu zirelako.

 

Lehen mailako finalera ailegatu ziren Ainara Zabaleta eta Iera Agirre leitzarrak, baina galdu egin zuten Nafarroako bertze bikote baten kontra: Maite Ruiz de Larramendi eta Yanina Aristorena.

Erran bezala, 52 neska eta emakume pilotari aritu ziren, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia, Bartzelona, Errioxa, Soria, Valentzia eta Zaragozako ordezkaritzarekin. Infantil mailan 5 bikote aritu ziren, bigarren mailan 9 bikote eta lehen mailan 12 eta horien artean azpitxapeldun izan ziren leitzarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun