Mundialak izan dira aurten ere Goizuetako Txinoko fiestak

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 9a, 09:04
Seigarren urtez Unai SeƱoran nagusitu da Txinoko herri krosean.

Larunbat goizeko kros herrikoian Unai Señoran nagusitu zen seigarren aldiz 

Asteburu honetan ospatu dira Txino auzoko fiestak eta urtero bezala mundialak izan dira. Ostiralean Julio Soto eta Aitor Mendiluze bertsolariak aritu ziren Zubiondo tabernan ordu betez eta bertso zaleek bizitasun handiko saioaz gozatzeko aukera izan zuten, festei hasiera emanez.

 

Ondoren, bertsolariei txanda eginez, Mus txapelketa jokatu zen Zubiondon bertan eta 17 bikotek parte hartu zuten. Txapeldunak Juan Miel Apezetxea eta Alvaro Legarreta izan ziren eta arkume bana izan zuten saritzat.. Txapeldun ordeak Josu Narbarte eta Vicen izan ziren eta bogabantea eta txakoli botila eraman zuten etxera.

Larunbat goizean Kros herrikoia egin zen. 20 partaide eta 20 horietatik 9 herritarrak izan ziren. Txapelduna Unai Señoran izan zen, azken 5 edizioetan bezala. Lehen herritarra Martin Etxeberria izan zen eta aipagarria 4 Etxeberria anai-arreben parte hartzea. 

Herri bazkarian 150 pertsona bildu ziren, giro ederra izan zen frontoiean, eta bazkal ondorea Garazi eta Janire trikiti eta panderolariek alaitu zuten.

Arratsaldeko ekitaldiari dagokionez, Txinoko plazan Zumba saioa egin zuten, bi Kubatarrek gidatua eta herritar ugari animatu ziren.  

Gauean ere Klaudion etxeko bajeran, urtero bezala montatutako tabernan kontzertua eta giro ederra izan zuten.

Erlazionatuak

Txinoko festak 2016

Ttipi-Ttapa 2016 mai 09 Leitzaldea   Goizueta

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun