Elizondoko Zahar Etxeko mus eta seien txapelketetako sariak banatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 5a, 08:48
Mus eta seien txapelketetako lehen sailkatuak, Elizondoko Zahar Etxean.

Musean Fancisco Larunbe eta Ignacio Elizetxe suertatu dira txapeldun eta seien txapelketan, Marina Remiro

Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxean mus eta seien txapelketak jokatu dituzte martxoaren eta apirilean, urtero bezala. Museko bikoteak Zahar Etxeko egoile eta herriko barride batek osatzen dute, beraien harremanak zabaltzeko eta herrikoekin loturak mantentzeko helburuarekin. 

 

Gan den astean egin zen sari banaketa eta merendua, eta txapelketetan parte hartutako 50 partaideak elkartu ziren Zahar Etxean. Mus txapelketan hauek izan ziren sarituak:  1. Francisco Larunbe eta Ignacio Elizetxe 2. Gabriel Urdaniz eta Jose Fermin Lertxundi 3. Juan Jose Kerejeta eta Jose Luis Alzugarai eta 4. Juan Jose Goñi eta Santiago Larre.

Txapelketa honetan bi emakume berexi ere azpimarratu zituzten, larogeita aunitz urterekin musean jolasten segitzen dutelako: Antonia Etxenike eta Anuncia Duhalde.

Seisen txapelketari dagokionez, txapelduna Marina Remiro izan zen, azpitxapeldun Francisca Danborena, hirugarren Ino Arriada eta laugarren Cristina Aldaco eta Julia Arozarena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun