Menditarrak BRT taldearen gaupasa maiatzaren 14an eginen da Larraintzarren

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko mai. 3a, 09:52
Aurten ere zikiroa prestatuko dute Menditarrak BRT taldearen gaupasarako.

Zikiro afarirako txartelak salgai daude Baztan, Ultzama eta Donezteben

Menditarrak BRT errugbi taldearen gaupasa hamahirugarren urtez eginen da aurten, maiatzaren 14an Larraintzarren (Ultzama). Inguruan errugbiaren kirol eskaintza mantentzeko behar beharrezko oinarri ekonomikoa da ospakizuna, antolakuntzan zailtasunak eta eskakizunak areagotuz bait doaz urtez urte. Afarirako txartelak salgai daude. 

 

Maiatzaren 14an, larunbatean 20:30ean karpa irekiko da Los Tajudos del Norte napar-mex taldearekin.

21:30ean zikiro afaria eginen da frontoian eta kantu zaharrak, sorpresak eta bertze zenbait ekintza izanen dira. Txartelak maiatzaren 11 arte salgai izanen dira Elizondoko Txokoton, Ultzamako Larraintzarko ostatuan eta Doneztebeko Titin. Afaria eta bonolaguntzaren prezioa 25 eurokoa izanen da eta bonolaguntzarena 7 euro. Doneztebe, Elizondo edo Iruñera bueltatzeko autobusa ere izanen da eta txartelak 3 eurotan salgai izanen dira takillan.

00:30ean Oharkabe taldea ariko da frontoian eta ondotik Dj Purin. Ordu berean hasita, karpan Lur J eta Skarmentu taldeak ariko dira. Ondoren DJ Purin ariko da.

Divertis-en gastatzeko 300 euroko eta eskualdeko produktuen zozketa eginen da 02:30 aldera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun