Sagardoaren txapelketako finalean aurrez aurre izanen dira Uterga eta Endika

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 29a, 15:13
Sagardoaren txapelketako finalistak: Endika eta Segurola (Petritegi) eta Uterga eta Aizpuru III (Bereziartua).

Doneztebeko aurrelariak Aizpuru III izanen du lagun eta Saldiasko atzelariak Segurola 

Ekainaren 30ean jokatuko dute Sagardoaren seigarren txapelketako finala Bereziartuako ordezkariek (Xanti Uterga doneztebarra eta Aizpuru III azpeitiarra), Petritegiko ordezkarien kontra (Aizarnazabalgo Segurola eta Saldiasko Endika Urrutia). 

Beraz, Malerrekako bi erremontelariak izanen dira finaleko beteranoak eta lehen aldiz final handi bat jokatuko duten gazteak izanen dituzte lagun.  Ortzegunean egin zuten pilota aukeraketa Galarretan eta Xanti Utergak aipatu zuenez, «sakearekin min egiteko pilotak aukeratu ditugu». Endikak, bere aldetik, «finala irabazteko atzera jokatu beharko dugu, Uterga saihestuz, baina gauza bat esatea da eta bestea hori lortzea». Joan den urtean Zeberio II lagun zuela irabazi zuen Sagardoaren txapelketa Endikak eta binakako txapelketa ere irabazia da Ezkurrarekin.

 

Larunbateko jaialdia Galarretan

1. Zaldua-Larrañaga; Otaegi-Labakaren kontra

2. Uterga-Aizpuru III (Bereziartua); Segurola-Endika (Petritegi) SAGARDOAREN TXAPELKETAKO FINALA

3. Urriza-Zubiri; Ezkurra II-Barrenetxea IV.aren kontra

4. Matxin III-Etxeberria III; Ansa II-Ionen kontra

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun