Nafarroako Herri Kirol Federazioko batzarrak eginen dira apirilaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 29a, 14:47

Ohikoa larunbat arratsaldeko 5etan hasiko da eta ez-ohikoa eginen dute ondotik Sunbillako bulegoan

Apirilaren 30ean, Nafarroako Herri Kirol Federazioaren Batzarrak eginen dira Sunbillako bulegoan. Batzarkide diren guztiei deialdia luzatzen zaie. Lehenik ohikoa eginen da eta ondotik, ez-ohikoa, Federazioko hauteskundeen arautegia aurkeztu eta onartzeko.

Apirilaren 30ean, larunbat arratsaldeko 5etan (lehenego deialdian eta 5:30ean bigarrenean) ohiko batzarra eginen dute, honako gai ordenarekin: 

1.- 2015eko kirol balantzea

2.- 2015. urtean ateratako lizentzia kopuruak

3.- 2015. urteko balantze ekonomikoa

4.- 2016ko plangintzaren aurkezpena

5.- 2016. urterako federazio lizentzien kostua

6.- 2016ko aurrekontuaren aurkezpena

7.- Galde-eskaerak

 

Ohiko Batzarra bukatu eta 15 minututara Ez-Ohiko Batzarrariemanen zaio hasiera gai orden honekin:

1.- Nafarroako Herri Kirol Federazioko hauteskundeak. Arautegiaren aurkezpena eta onarpena.

2.- Galde-eskaerak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun