Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketa eginen da maiatzaren 1ean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko api. 29a, 09:38
Ia 16 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek, hasieran eta bukaeran zakua gainean daramatela.

Igande goizeko 10etan abiatuko da 15,83 kilometroko ibilbidea duen lasterketa 

Aurten goiz izanen dira Salbatore bestak eta azkeneko urteetako ohiturari eutsiz, aitzineko igandean, maiatzaren 1ean, Kontrabandisten Lasterketa eginen da. Lasterketa igande goizeko 10etan hasiko da eta dortsalen banaketa egunean berean, 08:45etik aitzin herriko plazan. 

 

Plazatik abiatuta 15,83 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute korrikalariek, 656 metroko desnibelarekin, tartean Azkar eta Elorga lepoak igoz. Zehazki, plazatik abiatu eta plazan helmugaratuko dira korrikalariak eta tartean Gurutze bidexkara, Elizondokokoborda, Azkar lepo, Zabittiki, Gurutze Mitxelenborda, Axularrenea, Iribereko iturria, tarteko helmuga, ur depositoa, Elorgalepo, Atolepo, Indaburukoborda, Gainekola zubia, Bizubiak eta presa pasatuko dituzte.

Sariei dagokienez, 250, 150 eta 50 euro izanen dira hiru lehen sailkatuentzat, gizonezko nahiz emakumezkoentzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun