Liburutegia handitu dute Lesakako Irain eskola publikoan

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 29a, 09:23
Liburutegi handituaren inaugurazio ekitaldian Aurreskua ere dantzatu zuten ikasleek.

Lesakako Irain Eskola Publikoko liburutegian haunditze lanak egin ondotik, apirilaren 18an liburutegi berritua inauguratu zuten, ikasleen aurresku eta irakurketa saio eta guzti. Lanak, Lesakako udalaren laguntzarekin egin dira eta lehen irakasle gela zena liburutegiari gehitu zaio. Eskolako beharrei erantzunez, gune garrantzitsu bat bihurtu da, batez ere eskola ordutik kanpo aunitz erabiltzen den espazioa delako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun