Doneztebe futbol taldea zuzenean mailaz igoko da galtzen ez badu

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 29a, 07:26
Igande arratsaldean irabazi edo berdintzea aski izanen du Doneztebe futbol talde nagusiak zuzenean mailaz igotzeko.

Ligan bigarren den Lezkairuren kontra jokatuko du, puntu bakarreko aldearekin 

Apirila eta maiatza lotzen ditu asteburu honek eta horrek, kirol arloan, denboraldia bukatzera doala erran nahi du. Futbolean, partida erabakigarriak izanen dira talde batzurentzat. Nafarroako Erregionaleko lehen mailan lider den Doneztebe futbol taldeak ligako azken partida izanen du Doneztebek bigarren den Lezkairuren kontra, kanpoan. Beraz, doneztebarrek ez galtzea aski izanen dute zuzenean mailaz igotzeko. Galduz gero, promozioa jokatuko lukete. Baztanek, berriz, denboraldi osoan lehen aldiz jautsiera postuetatik ateratzeko aukera du larunbatean Uharten irabazten badu. Beti Gaztek eta Gure Txokoak ere partida garrantzitsuak izanen dituzte eta Leitzako Aurrerak agur erranen dio denboraldiari eta kategoriari.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

CD Itaroa Huarte – Baztan larunbatean 18:00etan Uharteko Aretan.

 

Gipuzkoako ohorezko mailan

Touring - Beti Gazte, larunbatean 16:30ean Errenteriako Fanderian.

 

Nafarroako Preferente mailan

CD Gares – Aurrera, larunbatean 17:30ean Garesko Osabidean.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Lezkairu – Doneztebe, igandean 19:30ean Soto Lezkairun.

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Elgoibar - Gure Txokoa, larunbatean 16:00etan Elgoibarko Mintxetan.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte – Touring, larunbatean 17:30ean Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Doneztebe – CD Azkoyen, larunbatean 12:00etan Donezteben.

Baztan – CD Cantolagua, igandean 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan

Beti Gazte – Hernani, igandean 17:00etan Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

Gure Txokoa – Landetxa A, larunbatean 11:00etan Berako Matzadan.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

AD Mendillorri – Baztan, larunbatean 15:30ean Lezkairun.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopan

Etxarri Aranatz – Aurrera, larunbatean 16:30ean Etxarri Aranatzen.

Doneztebe – FC Bidezarra, igandean  12:00etan Donezteben.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

CD Atarrabia - Beti Gazte, larunbatean 13:30ean Atarrabian.

CD Ardoi B – Baztan, larunbatean 16:00etan Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

AD Mendillorri – Baztan, larunbatean 13:30ean Lezkairun.

Doneztebe – CD Ardoi A, igandean 10:15ean Donezteben

 

Gipuzkoako Emakumezkoen Lurralde mailako kopan

Illintxa Ilur- Beti Gazte, igandean 16:30an Legazpiko Bikuñan.

 

Neskak futbol 8 txapeldunen fasea

Beti Gazte – CF Gazte Berriak Antsoain, larunbatean 16:00etan Lesakako Mastegin.

 

Neskak futbol 8 kopa

Mulier FCN – Baztan, ortziralean 18:30ean Taxoaren.

Baztan-Beti Kozkor, maiatzaren 5ean, ortzegunean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

CD Itaroa Huarte A – Doneztebe, larunbatean 11:00etan Huarteko Aretan.

 

Futbol-8 alebinak

Bigarren urtekoak

Doneztebe A – CD Iruña A, larunbatean 10:00etan Donezteben.

Berriozar A - Doneztebe B, maiatzaren 3an, asteartean 18:30ean Berriozarren.

Gure Txokoa A – Gazte Berriak Antsoain C, igandean 12:00etan Lesakako Mastegin.

Baztan B atsedena.

Beti Gazte A – CD Itaroa Huarte B, larunbatean 11:15ean Lesakako Mastegin.

Baztan A atsedena.

San Fermin Ikastola - Baztan C, larunbatean 12:00etan San Fermin Ikastolan.

 

Lehen urtekoak

Doneztebe C – CF Oberena F, larunbatean 10:30ean Donezteben.

Gazte Berriak Antsoain G - Beti Gazte B, igandean 10:15ean Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

Baztan D – Santo Tomas B, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gure Txokoa B

 

Futbol-8 benjaminak

Lehen urtekoak

Baztan C atsedena.

Doneztebe B – Gure Txokoa, larunbatean 09:15ean Donezteben.

Beti Gazte C – Beti Gazte B, larunbatean 11:15ean Lesakako Mastegin.

Baztan D – Doneztebe C, larunbatean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

ARETO FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Gure Txokoa – Power Rangers, ortziralean 20:30ean Berako Toki Onan.

 

Gipuzkoako hirugarren mailan

Horkonpon - Umore Ona Goizueta, larunbatean 16:00etan Tolosako Eskolapioetan.

 

Nafarroako hirugarren mailan

Gazte Berriak Antsoain – Doneztebe, larunbatean 20:00etan Antsoaingo kiroldegian.

 

Nafarroako neska infantilen kopa

CD Orvina - Aurrera A, larunbatean 11:00etan Ezkaba kiroldegian.

Aurrera B – FS Caparroso, larunbatean 11:00etan Leitzako kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Mutiko kadeteak

Cantolagua – Erreka, larunbatean 12:30ean Zangozan.

 

Kadete neskak

Erreka atsedena.

 

Infantil neskak

Erreka – Anaitasuna B, larunbatean 10:30ean Doneztebeko kiroldegian.

Baztango KT – BM Bardenas, larunbatean 10:45ean Iruñeko Ermitagañan.

 

Alebin mixtoa

Cantolagua - Erreka A, larunbatean 11:30ean Zangozan.

Erreka B atsedena.

 

Alebin neskak

BM Aldezar A - Baztango BKT A, larunbatean 12:00etan Iruñeko Ermitagañan.

Baztango KT B – Loyola D, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

Aurrealebinak neskak

Baztango KT atsedena.

 

SASKIBALOIA

Kadete neskak

Toki Ona Bortziriak – Arenas, larunbatean 10:50ean Iruñeko Arrosadia kiroldegian.

 

Infantil neskak

Toki Ona Bortziriak – Tafalla, larunbatean 10:50ean Iruñeko Ermitagañan.

 

Minibasket neskak

Toki Ona Bortziriak – Tafalla, larunbatean 10:50ean Iruñeko Iribarren kiroldegian.

 

Preminibasket mutikoak

Toki Ona Bortziriak – Navarro Villoslada, larunbatean 11:45ean Berako Toki Ona kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun