Hiruak Bat elkartasun bazkaria antolatu dute lehen aldiz maiatzaren 7rako Zubietan

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 27a, 07:34

Aurtitz, Ituren eta Zubietako gazteek segida eman nahi diote urtero

Aurtitz, Ituren eta Zubietako gazteek antolatu dute lehen aldiz Hiruak Bat elkartasun bazkaria. Lehen edizio hau Zubietako Herriko Ostatuan eginen dute maiatzaren 7an, baina urtero lekuz aldatzeko asmoa dute eta beste herrietan ere ospatu.

Maiatzeko lehen larunbat eguerdiko 12:00etan Iturendik trikipoteoan abiatu eta Aurtiztik pasatu ondotik Zubietan bukatuko dute. 14:30ean bazkaria izanen dute Herriko Ostatuan. Guttienez hamabi haur apuntatzen badira, haurren menua 12 eurotan izanen da (makarroiak, oilaskoa patatekin eta izozkia) eta helduena 22 eurotan (magra, patea, marisko paella, entregota piperrekin,postrea, kafea, kopa eta edaria.

Maiatzaren 1ean akituko da izen emateko epea Zubietako Herriko Ostatuan eta okindegian, Aurtizko Herriko Ostatuan eta Iturengo Herriko Ostatuan. Egunean zehar Azpeitiko trikitilariek jarrito dute animazioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun