Sagardoaren txapelketako finalean izanen dira Uterga eta Endika

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 26a, 08:27
Lehia estua izan zuten Utergak eta Ezkurra II.ak aitzineko koadroetan. Gazteak 5 tantu gehiago egin zituen, baina azkenean, beteranoa finalera.

Doneztebeko aurrelaria Aizpuru III.arekin eta Saldiasko atzelaria Segurolarekin

Uterga eta Aizpuru III (Bereziartua) eta Segurola eta Endika (Petritegi) izanen dira apirilaren 30ean Galarretan jokatuko den Sagardoaren Txapelketako finalistak, larunbateko finalerdietan Ezkurra II eta Larrañagari eta Urriza eta Labakari irabazi ondotik.

 

Lehen finalerdian, Uterga eta Aizpuruk lana gogotik egin behar izan zuten Ezkurra II eta Larrañaga menderatzeko eta azkenean tantu bakarraren aldea izan zuten (40-39). Beraz, bukaera arte izan zen emozioa. Faborito argiak ziren Uterga eta Aizpuru, baina sorpresa ez zen urruti ibili. 39na berdin zirela, piloteo luzearen ondotik txapapera joan zitzaion pilota Larrañagari.

Bertze finalerdian, aldiz, ez zen kolorerik izan. Edo hobe erranda, kolore bakarra: Segurola eta Endikaren urdina. Hemen ere, noski, Urriza eta Labaka ziren faborito argiak, baina pronostikoa irauli zuten Segurolak eta Endikak eta nola gainera, 25 tantutan utzi baitzituzten arerioak. Urrizaren gainetik Labaka bilatu zuten, baita lortu ere.

Orain, erran bezala, Sagardoaren txapelketaren finalean Bereziartua eta Petritegi izanen dira aurrez aurre, Uterga eta Aizpuru II, Segurola eta Endikaren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun