Utergak eta Barrenetxea IV.ak irabazi dute Iruñeko Alde Zaharreko erremonte txapelketa

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko api. 25a, 12:41
Lehen eta bigarren mailako txapeldun eta txapeldun ordeak, antolatzaile eta laguntzaileekin.

Ortziraleko finalean 35-32 irabazi ziete nurriza eta Etxeberria III.ari 

Iruñeko Alde Zaharreko hirugarren erremonte txapelketaren finalak jokatu zituzten ortziralean Labriten. Lehen mailako finalean, Xanti Uterga doneztebarrak eta Barrenetxea IV.ak 35-32 irabazi zieten Urriza eta Joxe Etxeberria III doneztebarrari. Bigarren mailakoan, Ansa II eta Azpirozek 35-20 irabazi zieten Barrikart eta Otanori.

 

Lehen mailako finalean, Urriza eta Uterga biak bikain ibili ziren eta beharbada gibeleko koadroetan erabaki zen txapela, Barrenetxea Etxeberria III.a baino gehixeago izan baitzen.

Antolaketa aldetik arrakasta handia izan zuen Minbizia duten Nafarroa ume eta familiak biltzen dituen ADANO elkartearen aldeko jaialdiak. 700 bat ikusle sartu ziren Labritera eta 3.700 euro bildu baitziren elkartearentzat. Sari banaketan Merche Almiñana (ADANOko presidenta), Unai Lako (Agoizko alkatea), Alfredo Arruiz (Erremonte Fundazioko presidentea), Ernesto Goñi (Iruñeko udal ordezkaria) eta txapelketan lagundu duten bertze enpresetako ordezkariak izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun