Baztango BKT emakumeen eskubaloi taldeak Nafarroako liga irabazi du

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko api. 25a, 09:12
Mailari eusteko garaipen garrantzitsua lortu zuen Beti Gazteko futbol talde nagusiak Hondarribiaren kontrako Bidasoko derbian.

Emaitza bikainak lortu dituzte eskualdeko futbol talde nagusi gehienek ere

Eskubaloian, emakumeen senior mailan, Nafarroako lauko finala jokatu du asteburu honetan Baztango BKT taldeak Atarrabian, baita irabazi ere ustekabean. Futbolean, Doneztebek garaipena lortu zuen eta liderra zen Lezkairuk galdu zuenez, azken aurreko partidan lider jarri da. Hain zuzen, azken jardunaldian Lezkairu bixitatuko du eta berdinketa aski izanen du zuzenean mailaz igotzeko. Galduko balu, promozioa jokatuko luke. Baztan, Beti Gazte eta Gure Txokoak ere etxean izan dituzte partida garrantzitsuak eta hiruek irabazi egin dituzte. Helbururik ez dute oraindik lortu, baina urrats bat hurbilago daude. Leitzako Aurrerak, berriz, denboraldi bukaera trixtea izan zuen Arkiskilen, partida bukatu gabe bertan behera utzi baitzuen epaileak, etxeko jokalari batek jo ondotik. Errugbian, Euskal Ligako azken partida galdu zuen Menditarrak BRT taldeak larunbatean Lekarozen.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan 3 (Luis Iturririak 2 eta Antton Astiz) – Oberena 2

 

Gipuzkoako ohorezko mailan

Beti Gazte 4 (Igor Gurrutxaga, Mikel Aitor Flores, Ander Ordokik 2) – Hondarribia 0

 

Nafarroako Preferente mailan

Aurrera – CD Infanzones

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebe 2 (Andoni San Martin eta Fermin Estanga) – CD Salesianos 0

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 1 (Andoni Riopedre) – Idiazabal 0

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Allerru 2 - Beti Gazte 0

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CD Gares 7 – Doneztebe 5 (Xabi Mariezkurrenak 2, Jon Belarra, Iñaki Maylin eta Markos Azkarate)

CD Tudelano 0 – Baztan 1 (Luis Urrutia)

 

Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan

Beti Gazte 2 (Aimar Otxoteko eta Aimar Zamorano) – Lengokoak 0

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

Landetxa B 0 - Gure Txokoa 11 (Gaizka Zandiok 4, Ethan Garciak 2, Aleix Pedrosak 2, Xumar Biurrarena, Imanol Igartua eta Roberto Arnaez)

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan 2 (Giler Quertier-en golak) – AD San Juan 2

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopan

Aurrera – Beti Kozkor

San Cernin B 1 – Doneztebe 1 (Oier Aldabe)

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Behobia 1 - Gure Txokoa 2 (Josetxo Sese eta Jokin Reyes)

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Beti Gazte 1 (Jonan Berrozpe) - Gazte Berriak Antsoain 4

Baztan 4 (Lizar Urrutia, Beñat Erro, Ugutz Goñi eta beraien atean) – CD Cantolagua 2

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan atsedena.

Berriozar CF 7 – Doneztebe 0

 

Gipuzkoako Emakumezkoen Lurralde mailako kopan

Beti Gazte 3 (Rakel Lasagaren golak) – Touring 2

 

Neskak futbol 8 kopa

Mulier FCN – Baztan, apirilaren 29an, heldu den ortziralean 18:30ean Taxoaren.

Doneztebe 0 – CD Ardoi A 2

 

ARETO FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Egintza 4 - Gure Txokoa 3

 

Gipuzkoako hirugarren mailan

Umore Ona Goizueta 5 – Plaza Berri Sport 4

 

Nafarroako hirugarren mailan

Doneztebe 3 (Dani Garcia, Xabi Olazar eta Fernando) – CD Goshua Ultzama FS 5

 

ESKUBALOIA

Emakumezkoen Ligan lauko finala

Baztango BKT 23 – Suministros Monjardin Lizarreria 16

Loyola 21 – Baztango BKT 22

 

Mutiko kadeteak

Erreka 31 – BM Ardoi 29

 

Kadete neskak

Baztango KT 24 – BM Mendavia 8

Erreka – BM Tafalla

 

Infantil neskak

Erreka atsedena.

Malkaitz B 28 - Baztango KT 25

 

Alebin mixtoa

Erreka A 12 – Txantrea 4

Erreka B atsedena.

 

Alebin neskak

Baztango BKT A 6 – Anaitasuna A 10

GDM La Merced 6 - Baztango KT B 10

 

Aurrealebinak neskak

Baztango KT 11 – Cantolagua 5

 

SASKIBALOIA

Kadete neskak

Mendillorri 32 - Toki Ona Bortziriak 41

 

Infantil neskak

Mendillorri 33 - Toki Ona Bortziriak 30

 

Minibasket neskak

Toki Ona Bortziriak 33 – Gares 2004, 20

 

Preminibasket neskak

Toki Ona Bortziriak 20 – Aranguren Multibasket 2006, 28

 

Preminibasket mutikoak

San Ignacio 34 - Toki Ona Bortziriak 23

 

ERRUGBIA

Senior Euskal Ligan

Menditarrak BRT 13 – Uni Bilbao 22. Laugarren bukatu dute liga baztandarrek.

 

Kadeteak

Menditarrak BRT 5  – Atletico San Sebastian 27

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun