"Aroztegia eta gero zer" plataformak protesta egin zuen ortziralean Zigan

Xorroxin irratia 2016ko api. 23a, 08:05

Ortziral goizean Aroztegia eta gero zer? plataformak protesta egin zuen Zigan, Cederna-Garalurrek antolatutako kalitatezko turismoaren aldeko ekitaldian. Bertan Nafarroako mendialde osoko turismoko eragileak elkartu ziren eta sariak banatu zituzten.

 

Bertan,"Geroa bai: Aroztegiako Ugps-a gelditu.herri galdeketa orain" zioen pankarta zabaldu zuten, plataformako hainbat kidek.

Plataformak, Nafarroako Gobernuko turismo kontseilaria, Manu Aierdi,  ez zela agertu, salatu zuen eta hori gertatzen den lehendabiziko aldia dela nabarmendu. Plataformaren iritziz, salatzekoa da Gero Baiko gobernua espekulatzen dutenekin publikoki eskutik agertzea eta bertako turismo jasangarria eta iraunkorraren alde ez agertzea.

bertzalde, Aroztegia eta gero zer? plataformak argi utzi nahi du,bertako turismoa defendatzen duela, turismo jasangarria eta iraunkorra, tokiko garapenean lagungarria dena, eta ez Aroztegiako proiektu bezalako bat, turismoaren aitzakiarekin asmo espekulatzailea duena, bertako egoera soziala hausten duen eredua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun