Elizondoko bestetako kartel lehiaketa eginen dute aurten ere

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 21a, 07:54
Elizondoko bestak antolatzen hasteko lehen urratsa eman dute: kartel lehiaketa. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Lanak maiatzaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira Herriko Etxeko buzoian

Elizondoko Herriak bestetako kartel lehiaketa antolatu du aurten ere. Lehiaketa irekia izanen da eta nahi adina lan aurkezten ahal izanen dira. Ondoko testua agertu beharko da: 'Santioak 2016 Elizondoko bestak, Uztailaren 24tik 28ra'. Maiatzaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira.

 

Kartelaren neurria A3koa izanen da eta euskarri digitalean aurkeztu beharko dira, eta horrekin batera, orri batean inprimatua. Euskarri digitalak lelo bat izanen du, eta lelo hori daraman gutunazal batean egilearen datuak idatzi beharko dira. Lanak Elizondoko Herriko Etxera bidali beharko dira maiatzaren 31 baino lehen.

Elizondoko Herriko Etxea,  Jaime Urrutia 4, 31700 Elizondo (Nafarroa).

Elizondoko Besta Batzordea izanen da epaimahaia eta ekainaren 9tik aitzinera jakinaraziko dute erabakia. Irabazleak 150 euro eta zikirorako bi txartel eskuratuko ditu. Abuztuaren 4tik aitzinera parte hartzaileek beren lanak berreskuratu ahal izanen dituzte antolatzaileekin harremanetan jarriz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun