Haurren transexualitetari buruzko solasaldia eskainiko dute Elizondon maiatzaren 4an

Ttipi-Ttapa 2016ko api. 20a, 07:54
Haurren transexualitatea izanen dute hizpide maiatzaren 4an.

Chrysallis Euskal Herria elkarteko kideen solasaldirako izen ematea apirilaren 29ra arte zabalik dago

Haurren transexualitateari buruzko solasaldia eskainiko du Chrysallis Euskal Herria elkarteak maiatzaren 4an, asteazkenean 18:00etan Elizondoko Arizkunenean. Baztango Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatutako solasaldian parte hartzeko izena eman daiteke apirilaren 29ra arte (hau barne) 948 580006 telefonora deituz.

 

Chrisallis Euskal Herriako Iñako Goñi sexologoa eta elkarteko kidea den Edurne Koch, transexualitate egoeran dagoen ume baten ama izanen dira emaileak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun