1.539 bazkide ditu gaur egun Berako Gure Txokoa elkarteak

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko api. 14a, 07:37
Gure Txokoako zuzendaritza batzordeak iazko kontuak azaldu zituen larunbateko batzar orokorrean.

Apirilaren 9ko batzar orokorrean 25 bertzerik ez ziren bildu eta iazko kontuak eta aurtengo aurreikuspenak azaldu zituen zuzendaritza batzordeak

Urteko batzar orokorra egin zuen Gure Txokoa elkarteak apirilaren 9an. Zuzendaritza batzordeak emandako datuen arabera, gaur egun 1.539 bazkidu ditu Berako elkarteak, baina horietatik 25 bertzerik ez ziren agertu batzarrera. Jaione Dozagarat lehendakaria, Patxi Castillo lehendakari ordea, Carlos Pacheco idazkaria, Edurne Pacheco diruzaina, Ángel Pombar futboleko arduraduna eta Joseba Errandonea txirrindularitzako arduraduna izan ziren azalpenak ematen.

 

Iazko ekintzen inguruan solastu ziren lehenbizi, eta bi gai aipagarri zeuden. Futbolean, jubenilen talderik ez dagoela aurten, jende gutti zegolako hasiera batean erregionaleko taldea eta jubenilena osatzeko, eta beraz talde bakarra martxan jartzea erabaki zen, erregionalekoaa 24 kiderekin. Txirrindularitzan, aipagarriena iazko Berako bestetako lasterketa ez zela egin, lanean aritzeko (bidegurutzetan egoteko eta motoekin) boluntario guttiegi zeudelako. Maiatzeko lasterketan, Félix Errandonea memorialean, arazo berdina izan zen baina azken orduko mehatxuarekin (boluntario gabe ezin da lasterketarik egin) egitea lortu zen.

Batzarrean solastutako bertze gaien artean aipamenak izan ziren elkarteak antolatzen ditun ekintzen inguruan: Lurraren Eguna, iaz berreskuratu zen aire libreko margo lehiaketa, olentzero eta dios te salve, lizuniagako igoera, mus txapelketa...

2016ko plangintzarekin inguruan aipamen ttiki batzuk egin ziren, 2015eko diru kontuak ere bai (elkarteko balantzea ongi dago, gastu guztiak kubritzeko adina diru sarrera dago), eta galde-eskeentzako tarte bat utziz bukatu zen batzarra. Bertaratuentzako, iamoteneak berak duen elkarte gastronomikoan luntx eder bat eman zen bukaeran.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun