Baztan-Bidasoko GR mendi ibilbideen errekuperazioan eta promozioan elkar lanean arituko dira

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko api. 4a, 08:12
Bidasoko Trekinak 137,8 kilometro izanen ditu denera.

Apirilaren 23an mendi ibilbideen bolondres ikastaro bat eginen da Bertizen, Nafarroako Mendi Federazioak eta Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoak antolatua

Baztan-Bidasoa eskualdea hainbat GRk (Ibilbide Luzeak) zeharkatzen dute: GR11 (Pirineoko Ibilbidea, Hegotik), GR12 (Euskal Herriko Bidea) eta GR10 (Pirineoko Ibilbidea, Iparretik). Sare honetara aurki gehituko dira E.Lotura GR 11 – GR 12 edo Bidasoko Trekina (“Y” formako ibilbidea, Bera/Lesakan eta Lakaingo Lepoan GR11 eta GR12, Uztakortan, lotzen ditunea) eta GRT5 Kulunka/Kulunkaren Bidea (GR11 Elizondon eta Argibelen, eta GR10 Buztanzelain, lotzen dituena). 

Lan hauek bukatu eta udan hasieran ibilbide hauek zabalik eduki ahal izateko, Nafarroako Mendi Federazioak ibilbideak markatzeko bolondres ikastaro bat antolatu du Bertizen, Baztan-Bidasoa Tuirsmoa Elkargoaren egoitzean. Ikastaroan, federazioko teknikariek eskeinia, ibilbide homologatuen gaia eta balizatzek praktikak garatuko dira. Parte hartzen duten bolondresek federazioko asegurua izanen dute, eta aurretik Baztan-Bidasoa Turismoan izena eman beharko dute (e: info@baztan-bidasoa / tfnoa: 948 592 323). Horretarako GRen balizatzeko bolondres eskaera orri bat bete beharko dute. Epea apirilaren 15ean bukatuko da.

E. Lotura GR 11 – GR 12 edo Bidasoko Trekina eta GRT 5 Kulunka/Kulunkaren Bidea balizatzeko bolondresak Nafarroako GR ibilbideak balizatzeko bolondres kolektiboko partaideak izan dira, eta mendiko asegurua izan beharko dute.

Bertze aldetik, Baztan-Bidasoa Turismoa Nafarroako Mendi Federazioarekin GR ibilbideen promozioan eta ezagutzera ematean elkar lanean arutuko da, ibilbide hauek goi mailako baliabide Turistikoa direlako eta turistari eskaintzeko seinalizazio eta mantenimendu arloetan beharrezko bermea eskeintzen dutelako. Horretarako, Mendi Federazioak argitaratutako eskuorriak banatuko eta Baztan-Bidasoa Turismoak argitaratuko duen Baliabideen Gidaliburuan ibilbide hauen informazioa jasoko da.

 

IBILBIDE TARTEAK

Errekuperatu eta balizatuko diren tarteak hauexek dira:

1.- E. Lotura GR 11 – GR 12 edo  Bidasoko Trekina: GR 11 - GR 12 lotura, “Y” forma duena, eta Nafarroan GR 11 eta GR 12 lotzen dituena. “Y” barreneko ibilbidea, 65,33 kmkoa, 3 tartetan banatzen da:

  •  Mendebaldea: Lesaka (GR 11) - Igantzi - San Juan Xar - Arantza - Azki Lepoa – Bustitz lepoa. Guztira, 16 km. Desnibela: positiboa 1.200 metro, negatiboa 360 metro.
  • Ekialdea: Lakaingo Lepoa (GR 11) - Etxalar - Azkua - Irubagoeta - Sunbilla - Añezti – Bustitz lepoa. Guztira 27,54 km. Desnibela: positiboa 1.829 m., negatiboa 1.290 m.
  • Hegoaldea: Bustitz lepoa - Mitxeltoneko Borda - Aurtitz - Agotaburu - Beintza Labaien - Orraita Lepoa - Artzillar - Uztakorta (GR 12). Guztira 21,79 km. Desnibela: positiboa 1.080 metro, negatiboa 1.170 metro.

Kanpoaldeko ibilbidea, 72,50 kmkoa, hiru tartean banatzen da:

  • GR 12 Uztakorta - Bagaundiko Lepoa - Belate: 11.31 km. Desnibela: positiboa 367 metro, negatiboa 425 metro.
  • GR 12 Belate - Okolin - Artesaiga - Buztamorro (GR 11ko lotura) - Argibel - Bailegi Lepoa – Elizondo: 30,56 km. Desnibela: positiboa 1.061 metro, negatiboa 1.827 metro.
  • GR 11 Elizondo - Bagordi - Eskisaroi Lepoa - Ursumiats - Lakaingo Lepoa - Xorilepo - Bera (30,75 km), edo Xorilepo - Lesaka (31,51 km). Desnibela: Beran bukatuta: positiboa 1.160 metro, negatiboa 1.168 metro . Lesakan bukatuta, positiboa 1.080 metro, negatiboa 1.138 metro.

Guztira Bidasoako Trekina: 137,80 km

Osorik edo tarteka egiteko aukera ezberdinak, hasi eta bukatzeko puntu ezberdinak ditu, eta Baztan-Bidasoako hainbat herri zeharkatzen duenez,  hainbat zerbitzu aukera eskeintzen du . GRT 5 ibibidearekin lotzeko aukera, Argibelen elkartzen baitira.

Ibilbide hau eraikuntza fasean dago, balitzea eta seinalizazio bertikala, posteak eta panelak osatu behar direlarik, 2016an zehar instalatuko direnak.

Bolondresen lanak “Y” barruko ibilbidean garatuko dira, gehien bat. Bolondres talde bakoitzari balizatzeko tarte bat emanen zaio. Erreferentzia modura, bolondresak binaka antolatu eta 8-10 kmko tartea balizatuko dute. Izena emateko fitxa betetzerakoan, bolondresek gogoko tartea adierazten ahalko dute.

2.- GRT 5 Kulunka/Kulunkaren Bidea : “T” formako Pirinioko GR arteko lotura, Iparraldeko GR10 Izpegin eta Hegoaldeko GR11 Kintoan lotzen dituena. Ibilbide zoragarri honek 28,60 km ditu, Nafarroako Baztan eta Behanafarroako Alduda bailaretako mugako bizkarrean  barna. Ibilgailuen abiapuntua Izpegin eta Elizondon daude.

Ibilbidea 4 tartetan banatzen da:

  • Iparraldea, Izpegi - Buztanzelai: 2,9 km eta 210 metro desnibela positiboa. 
  • IparEkialdea: Izpegi - Sakanako Lepoa - Istauz - Berderiz: 11,4 km eta 500 metro desnibela positiboa.
  • Ekialdea: Berderiz - Argibel (GR 11), 4,3 km eta 350 metro de desnibela.
  • Mendebaldea: Berderiz - Elizondo (GR 11), 10 km eta 200 metro desnibela positiboa eta 550 metro negatiboa.

Bidarrain edo Baigorrin GR10 ibilbidearekin lotzeko aukera; Kintoan, GR11 eta GR12 ibilbideekin.

Ibilbide hau eraikuntza fasean dago, balitzea eta seinalizazio bertikala, posteak eta panelak osatu behar direlarik, 2016an zehar instalatuko direnak.

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun