Berriz ere Udalbiltzan sartzeko eskaera egin du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 31a, 07:34

Udalbiltza Partzuergoa zein bere estatutuekin bat egitea eta bertan sartzeko eskaera luzatzeko espedienteari hasiera eman dio Udalak.  Josu Iratzoki alkatearen erranetan, «Udalbiltzaren helburua da Euskal Herriko udalak biltzea elkarrekin lana egin eta laguntzeko. Azken urteetan geldirik egon da, partade batzuk kartzelatu zituzten eta, orain, berpiztu da berriro». 

Proposamenaren alde bozkatu zuten EHBilduko 6 zinegotziek eta Herrirako hiruk. Herrirako German Castillo abstenitu egin zen. Erabaki hori azaltzeko erran zuenez, «Nafarroako Udal Federazioaren antzekoa da, politika tendentzia bakoitzak bere erakundea sortzen du».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun