Liburuzainaren lanpostu deialdia deuseztatzeko eskaera berretsi du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 30a, 07:40

Euskara merezimendu gisa izan beharrean derrigorrezko izatea jartzea eskatu du berriro

Berako liburutegiko enkargatuaren lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia zuzenbide osoz deuseztatzeko alkateak Nafarroako Gobernuari egindako eskaera ahobatez berretsi du Udalak azkeneko batzarrean.

 

2015eko irailaren 24ean batzarrean  alkatearen izenean egin zen eskaera eta orain berretsi egin du erabakia Herriko Etxeak, deialdi hori bertan behera uztea eskatuz.  Batzar hartan, Berako liburutegi arduradunaren lanpostuaren hizkuntza perfila plantilla organikoan aldatzea eta euskara merezimendu gisa izan beharrean derrigorrezko izatea jartzea eskatu zuten eta horren ondotik, lanpostua betetzeko deialdi berria onestea, non euskara jakitea betebehar gisa egon behar den.

Orain arte Nafarroako Gobernuak ez dio erantzunik eman Berako Udalak eskatu zionari, baina halere, udalri iruditzen zaio lanpostu deialdi hura zuzenbide osoz deusez dela, konstituzioaren babesa duten askatasunak eta eskubideak urratzen dituelako, baldintza berdintasunean funtzio publikoetan sartzeko eskubidea, zehazki.

Horregatik, Udalak lanpostua betetzeko deialdia ofizioa berrikustea eskatu du, zuzenbide osoz deuseztasuna aitortzeko eta ofizioz berrikuste hori idapidetzen den bitartean, Nafarroako Gobernuaren zerbitzuko Berako liburutegiko arduradun izateko lanpostua oposizio-bidez betetzeko deialdia etetea, hautagaiei sor liezazkiekeen kalteak saihesteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun