Bidasoko Bide Berdean arretaz ibiltzeko deia egin du Cederna-Garalurrek

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 23a, 11:24
Bidasoko Bide Berdean arreta ibili behar da.

Montoiako tunelean argirik ez dela eta esku-argiaren erabilera gomendatu du

Bidasoko Bide Berdean Endarlatsa eta Lesakaren arteko zatiaren zolaren egoera txarra dela eta, zati honetatik zirkulatzea erabiltzailearen ardurapean izango dela jakinarazi du Cederna-Garalur erakundeak. Gainera, kontuan izan behar da Montoiako tunelak (Endarlatsatik Lesakara doan zatian dagoena) ez duela argirik. Hau dela eta, erabiltzaileei esku-argiaren erabilera gomendatu diete.

 

Cederna Garalur eta Baztan-Bertizarana-Malerreka-Bortzirietako udalek Bidasoko Bide Berdearen egoeraren hobetze lanetan ari dira. Bitartean, bidea erabiltzen dutenei barkamena eskatzen diete kalte hauek sortu ditzaketen eragozpenengatik eta Bidasoko Bide Berdea eta eskualde guztia Aste Santu honetan bisitatzera eta disfrutatzen jarraitzera gonbidatzen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun