Kirol azpiegiturak kudeatzeko lanpostu deialdia egin du Leitzako udalak

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 23a, 07:47

Sortu berri duen enpresa publikoa zuzentzeko apirilaren 8ra bitarte eman daiteke izena

Leitzako Udalak, kirol azpiegituren gerente plaza bat betetzeko hautaketa prozesua martxan jarriko du. Izen emateko epea martxoaren 21ean hasi eta apirilaren 8an itxiko da. Ondoren apirilean zehar hainbat froga burutuko dira pertsonarik egokiena aukeratzeko asmoz. 

Lanpostuaren ezaugarrien eta hautaketaren oinarrien zehaztasun guztiak Udaletxeko tabloian zein www.leitza.eus web­orrian eta,  Kiroldegiko iragarki-taulan publikatuko dira.

Kudeaketa modua aldatuta, enpresa publikoak lortuko lituzkeen etekinak inbertsioetarako baliatzea da asmoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun