Bertso bazkariak borobildu du Goldatz Emakume Feminista Taldearen Aste Morea

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 14a, 11:36
Goldatzeko emakumeak triki-poteoan, Onintza Enbeita eta Nerea Elustondo bertsolariekin.

Onintza Enbeita eta Nerea Elustondok giro bikaina jarri zuten bazkarian eta bazkalondoko triki-poteoan

Goldatz Berako Emakume Feministak Taldeak antolatu duen Aste Morea programaren baitan, martxoaren 12a, larunbata izan zuten egun handiena. Lehenik, bertso bazkaria izan zuten Zalain jatetxean Onintza Enbeita eta Nerea Elustondorekin. Ondotik, triki-poteoaan ibili ziren herriko ostatuetan. Gauerditik aitzinera, DJ Rakaraka eta DJ Maikarmens Kataku ostatuan.

 

Aste Morea martxoaren 4ko pinto-pote morearekin abiatu zuten; hilaren 5ean zoru pelbikoari buruzko tailerra egin zuten, martxoaren 8an kontzentrazio zaratatsua Mukixu zubian eta martxoaren 11n, Susanaren iraultza antzezlana ikusgai izan zuten ortziral arratsean Kataku ostatuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun