Hemezortzi bikotek parte hartu dute Gure Txokoako mus txapelketan

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 14a, 11:26
Museko giro polita izan zen larunbat arratsaldean Iamotenean.

Martxoaren 12an, Jose Antonio Aginagalde eta Joseba Santesteban suertatu dira txapeldun Iamotenean

Bertze urte batez, Berako Gure Txokoa elkarteak mus txapelketa irekia antolatu du. Beti bezala sari potoloak izanen dira eta irabazleek 200 euro eta ardo lotea eraman dute. Denera 18 bikotek eman dute izena eta Jose Antonio Aginagalde eta Joseba Santesteban suertatu dira txapeldun.

 

Jose Antonio Aginagalde eta Joseba Santesteban txapeldunek 200 euro eta ardo lotea izan  dute saritzat; azpitxapeldunek, Jokin Rico eta Teresa Igoa senar-emazteek, bi afari Zalainen eta ardo lotea; hirugarren sailkatuek, JoxeMari eta Jon Zelaieta Altzurik, bi afari Zubiondon eta ardo lotea eta laugarrenek, Mikel Ibarra eta Jon Santestebanek, Martiko produktuen bi lote eta ardo lotea. Horretaz gain, Gure Txokoako bazkide den bikote onenak bi afari Xugan eta ardo lotea izan du saritzat eta Angel Pombar eta Zapik irabazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun