31 lagunek parte hartu zuten Solaslaguna egitasmoak antolatutako sagardotegi irteeran

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 11a, 07:58
Giro ederrean ibili ziren solaslagun eta mintzakideak larunbatean Lesakako Linddurrenbordan.

Lesakako Linddurrenbordan izan ziren martxoaren 5ean

Nafarroako mintzapraktika egitasmoaren baitan, martxoaren 5ean izan zuten hitzordua berriz ere Nafarroako hainbat Mintzalagun eta solaslagunek. Dagoeneko hirugarren ikasturtea dute eskualdetik eta Iruñerritik Lesakarat etortzen direla, Linddurrenbordarat, sagardo goxoa giro onean dastatzera.

 

Bazkarian arras giro onean ibili ziren; solasean, elean, mintzoan, hitz egiten… bakoitza berean…  Kantatzera ere ausartu omen ziren poeta batzuk eta ongi moldatu gainera.  Ondotik herrirat jautsi eta giro onari eutsi genion Lesakan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun