Afari batekin borobildu dute Emakumeen Eguna Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 10a, 09:22
41 emakume bildu ziren martxoaren 8ko afarian, Goizuetako Umore Ona elkartean.

Halere, apirilaren 9an, Ines Bengoaren ipuin erotikoak entzuteko aukera ere izanen da

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, afaria izan zuten Goizuetako emakumeek martxoaren 8an Umore Ona elkartean. 41 emakume bildu ziren eta giro ederrean afaldu zuten, gizonezkoak sukaldari eta zerbitzari zituztela.

 

Aurretik, martxoaren 6an, Coria eta itsasoa filma ikusteko aukera izan zuten Udaletxeko ganbaran.

Emakumearen Eguneko ospakizunak apirilera ere ailegatuko dira Goizuetan. Apirilaren 9an, Ines Bengoa helduentzako ipuin kontalariak ipuin erotikoak kontatuko ditu 19:00etan Umore Ona elkartean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun