Arrantzako araudi berriak amuarrainarentzako babes handiagoa eskainiko du

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 8a, 07:56
Maiatzaren 1etik uztailaren 31ra irekiko da izokin arrantza denboraldia, edo 81. alea arrantzatzen den arte, lehenago bada.

2015eko amuarrainaren zenbaketaren arabera, 1992. urteaz geroztik populazio-maila txikiena dauka orain espezieak 

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Ingurumen Batzordeari heriotza bidezko amuarrain-arrantza gehiago mugatzeko proposatu dio maiatzaren 1etik ekainaren 30era eginen den 2016ko denboraldirako, 2015eko amuarrainaren populazioa 1992. urteaz geroztik dagoen ttikiena dela jakin ondotik (1.183 ale hektareako, 2014an baino %16 guttiago eta banaz bertzeko historikoa baino %60 guttiago).

 

Zehazki, Arrantzaren Aholku Batzordearekin adostutako Ingurumenaren proposamena da sasoi honetan arrantzale bakoitzak izanen dituen baimenak bi jardunalditara mugatzea, eta arrantzatu dezakeen amuarrain-kupoa bira mugatzea jardunaldi bakoitzeko (iaz, 5 baimen eta 3 amuarrainen kupoa zegoen).

Aldiz, Nafarroako Gobernuak heriotzarik gabeko arrantza-modalitatea sustatu nahi du (arrantzatu eta askatu). Arrantzarako bi kirol toki berri sortu dira Araxes eta Urumea ibaietan, aldi berean arrantzatu eta askatzeko gune direnak. 16 urtez azpiko adingabeek hirigunetan arrantzatu ahalko dute, arrantzatu eta askatzeko modalitatean irekita geratutako arroetan.

Gogora ekarri behar da, aurreko sasoietako estatistikaren arabera, Nafarroako arrantzaleen % 60k erauzteko arrantza egiten duela, harrapatu eta askatzearen bidez, eta Nafarroako Gobernuak balantze hori aldatu nahi duela proposatutako neurriak sustatuz; hala, presioa murriztu nahi da, eta espezie basati horren biziraupen genetikoa bermatu.

Nafarroako Gobernuak egindako proposamenak amuarrain-baimenen proportzioari eusten dio, erauzpen-modalitatea, eta honako era honetan banatuko dira Nafarroako arroetan: Baztan-Bdasoa, 5.376 baimen; Oria-Urumea, 4.667; Urederra, 127 (Zudaireko barruti naturala, 71); eta Arga-Ultzama, 684 (Eugiko barruti naturala, 284).

Aipatu denez, Araxes eta Urumea ibaietan heriotzarik gabeko arrantzarako mugatutako bi gune sortu dira, eta Ezkurra ibaiko zati bati eusten zaio arrantzaren prestakuntza-eskolarako gune modura (Donezteben, Ezkurra eta Ezpelura ibaietako zubien arteko 700 metro dira). Eta 16 urtez azpikoek, gune horietan doan arrantzatu ahalko dute, gazteen artean modalitate hori sustatze aldera.

 

81 izokin

Izokinari dagokionez, aurten Bidasoan arrantzatu ahalko diren 81 aletako gehieneko kupoa ezartzen da (83, 2015ean). Multinvierno izokinak babesteko neurriei eusten zaie, 2015ean adostu eta onartutakoak. Sasoia maiatzaren 1ean hasi eta uztailaren 31n amaituko da edo lehenago, arrantza egiteko baimendutako kopurua osatzen bada.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun