11 langabetu guttiago utzi ditu otsailak eskualdean

Ttipi-Ttapa 2016ko mar. 3a, 07:22

1.088 daude Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak

1.088 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan otsail hondarrean, ilbeltzean baino 11 guttiago. Nafarroa osoan berdintsu mantendu da langabezia (17 langabe guttiago, -%0,04) eta Doneztebeko bulegoan %1 jautsi da.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 451 lagun daude langabezian, urtarrilean baino 28 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean, aldiz, 9 gehiago daude langabezian, 541. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean urtarrilean baino lagun bat gehiago dago langabezian, 52 lagun denera. Adin tarte horretako emakume gazteen artean ere urtarrilean baino 7 langabetu gehiago daude, 44 denera.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta otsailean, gainera, 2 gehiago pilatu ditu, 777tik 779ra pasatuz. Industria arloan, aldiz, 3 langabetu guttiago daude, 151 denera. Eraikuntzan ere 9 langabetu guttiago daude, 79. Nekazaritzan, lagun bat guttiago dago lanik gabe, 25 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 54 lagun daude langabezian, urtarrilean bezalaxe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun